lunes, 15 de febrero de 2016

3.DBH. Adimen emozionala (II)

Lehenengo ebaluaketan emozioen inguruan lan egiten hasi ginen: gogoratzen duzue? Batez ere, hiztegia eta emotikonoak aztertu genituen. Gaur, "Lengua" irakaslea naizenez, erronka linguistiko bat aurkeztuko dizuet: 

Saia zaitezte EMOZIO hitza definitzen

1) Launaka jarrita, nork bere definizioa idatziko du nik emandako paper zatian. Ostean, ondokoarekin partekatu eta definizio berri bat adostuko duzue. Azkenik, laukote bakoitzak behin betiko definizioa aukeratuko du. Horrela, klasean bost definizio izango ditugu aztertzeko. Prest?

2) Burua lanean jarri ostean, jakin nahiko zenukete zein den RAE-k emandako definizioa? Hemen dekozue! Konbentzitzen zaituzte? Zergatik?

3) Eta "adimen emozionala"? Zer esan nahi zuen? Hona hemen erantzuna.

4) Eloy Moreno idazleak Cuentos para entender el mundo liburua idatzi zuen 2014an eta hau zen bere aurkezpena: 

"Este es un libro dedicado a todos aquellos que siguen siendo niños aunque los adultos les obliguen a disimularlo. Son 38 cuentos cortos que te harán pensar, reflexionar, sentir, vivir..."

Ipuinen artean, "El niño que pudo hacerlo" irakurriko dugu. Zer pentsarazten dizue?

Cuentos para entender el mundo

Bukatzeko) Ikasi dugunez, adimen emozionala bost ahalmenetan datza. Horietako bat "automotibazioa" da. Hurrengo bideoan Nick Vujicic (The butterfly circus) aurkezten zaigu. Ikusi eta esan: Zer da burura datorkizun lehenengo ideia?



To be continued...
(Ideia: Emocionario adolescente)

No hay comentarios:

Publicar un comentario