Gaur Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzen dugu eta, denon artean, haren inguruko hausnarketa txikia egingo dugu. Berdintasunaren inguruko hainbat galdera planteatzen dizkizuet:
1) Zuen ustez, zeintzuk dira arlo honetan eman diren aurrerapausuak?
2) Eta non ikusten dituzue "hutsuneak"?
3) Zer esan nahi du "Berdintasunaren espejismoa" esamoldea?
4) Zeintzuk dira neska zein mutilari buruz ditugun estereotipoak?
Orain bideo labur batzuk ikusiko ditugu:
Azkenengo bideoari lotutako iragarkia oso erakusgarria da. Hemen dekozu lotura.
Galderak:
- Gure gizartean, ematen da neska eta mutilen arteko parekotasuna?
- Behartuta gaude "nesken edo mutilen bezala" portatzera?
- Zer motatako jarrerak aldatu beharko genituzke?
- Eta institutuan, zer? Neskek eta mutilek gauza ezberdinak egiten ditugu? Patioan nahastuta gaude? Jolas edota kirol berberak egiten ditugu?
- Nolako ikastetxea gustatuko litzaiguke? Sexismo bako ikastetxea imajinatu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario