lunes, 27 de noviembre de 2017

4.DBH. Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna

Crédito de la imagen
Zapatuan Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatu genuen..."ospatu" aditza aukeratzeko orduan hamaika zalantza etorri zaizkit burura: benetan ospatu beharreko eguna da hori? Ez naiz egun bateko erreibindikazioaren zalekoa, ezagutzen nauzuenok badakizue askotan eztabaidatu dogulako. Hala ere, egun honek gure gizartean pairatzen dogun arazo larri hau salatzeko eta gogora ekartzeko balio badu, ongi erorria izan dadila. Bai barikuan bai gaur gure institutuan hainbat ekitaldi antolatu dira eta oraingo honetan ikasleek antolatuta. Argi dago bidea luzea izango dala, baina aurrerapausu handia da bidea hastea. Gaur tutoretza orduan bi "gomendio" eroango ditut gelara. Alde batetik, aurten ezagututako Pamela Palencianoren lana: No solo duelen los golpes:


Eta beste aldetik, orain dela gutxi alabari oparitutako liburu bat (berak aukeratua): Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes. Hona hemen bere sorrerari buruzko artikulu bat eta hasiera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario