domingo, 12 de noviembre de 2017

DBH 4. Irribarrearen poterea.

Orain dela bi mila urte luze, Arquimedesek holako esaldi ospetsua bota zuen: "Emaidazue euskarri bat eta mundua mugituko dut". Eta, XXI.mendean, Arquimedesen hitzak parafraseatuz beste hau esan dezakegu: "Bota ezazue irribarre bat eta mundua aldatuko da". Zer deritzozue esaldi honi? Ados  al zaudete? Gai honen inguruan aritzeko, Santiago Moll irakasleak erakutsitako Validation laburmetraia ikustera gonbidatzen zaituztet. Eta gure buruari laguntzeko, "hitza-ideia-esaldia" pentsamendu-errutina erabiliko dogu gero elkarrizketan aritzeko. Hona hemen filme laburra:


Eztabaida eta gero, zeuen buruari galdetuko diozue: "Eta zelan irribarre batek alda dezake mundua?" Ba, galderari erantzuteko beste bideotxo bat ikusiko dugu, Redes programatik ateratakoa. Bertan Elsa Punset -filosofa, idazle eta kazetaria- emozioen inguruan arituko da eta gure gaurko gaiaz ere bai. Ea aurrekoarekin lotura topatzen diozuen!



Gogoagaz lotu bazara, hemen Elsa Punseten beste bideotxo bat...

No hay comentarios:

Publicar un comentario